XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

euskera ta eskolak

Luis Mari Muxika

Aita Santu Joan XXIII'gnak Pacem in terris enziklikan dio: Gizonaren izakeratik ere dator kulturan aberastasunetan parte artzeko eskubidea, ta orregatik, jatorrizko irakaskizun (enseñanza) baten eskubidea ta profesio-tekniku irakaskizun batena ere bai, bakoitza dagoen erri-alkartasunaren aurrerapenari dagokion bezela.- ( Kulturari dagozkion eskubideak 1'go.zatian ).

Euskalerria badauka kultura bat euskerarengandik datorkiona, ta kultura au ainbeste arrazoiengatik aultzen eta iltzen ari da.

Kultura orrek gaurko egoeran ez dauka benetako euspen edo defensarik bide egokiak galazita dauzkalako.

Kulturak eta izkuntzak laguntzapean eusten dira, ez berekaxa bizitzera ajolagabetuta.

Izkuntza baten lenengo euspen edo defensa-iturria eskoletan dago.

Izkuntza orrek eskola ofizialik edukitzeko biderik ez badauka, laixter asiko da ondoko izkuntza monopolistaren bultzadapean zimeltzen eta ezkutatzen.

Izan ere, ezin diteke pentsa, aski dala kultura edo izkuntza bat bizitzeko bere-berean uztea edozerren laguntza benetakorik gabe.

Krisis ori ez da euskerarena bakarrik, ainbesterena.

Adi bidez, Bretaña'ko kultura zeltarena, Ozitanikoarena, ta beste askorena.

Oiek guztiak laguntza ofizial benetakorik gabe atzeraka doaz, erdera-giroak itotzen ditulako.

Eskola ofizialik ez daukate, prensa osorik ez, ta goi-maillatako lekutan sarrera ukatuta daukate sarritan.

Aita Santuak dionez, gizonak kultura-aberastasunetan parte artzeko eskubidea dauka.

Gizon ori ez da abstrato bat, zertua baño; orain euskalduna da, ta euskaldun orrek bere euskera-kultura landu ta indartzeko eskubide edo deretxo garbiak dauzka.

Bañan eskubide oiek ezin ditezke eutsi practico alako ta alako espresio bideak izkuntza orri ezagutu gabe.

Aita Santuak irugarren zatian agintariei dei sakon bat egiten die justizia jarraituaz, benetan saiatu ditezen kultura txiki oiek laguntzen eta indartzen.

Justiziaren eskariz, bada, agintariak benetan saiatuko dira erri-txiki edo minori oien giza-balioak laguntzen ta batez ere, bere izkuntza, kultura, tradizioak eta ekonomi ogasun eta ekiñaldiak.

Argiro dago, bada, bere dotriñan agintariak izkuntza txikienganako daukaten eginbearra.

Lagundu galazi ordez, ezagutu bere kultura balioak ukatu ordez, eta alegiñak egin izkuntza argal oiek il ez ditezen aundigoen zapalketara.

Izkuntza oien sozial-bideak ez dira ajolagabetu bear, konkretuan ikusi nolako bearra daukaten beren bizitza zabaltzeko ta giroa egiteko emigratuen artean ere, auek izkuntza edo euskera ori asimilatzeko bide egokiak izan ditzaten.

Euskerak eskola ofizialak bear ditu gobernuko ikastolatan bizidun segitu nai badu.

Eskola oiek denentzako beartuak, obligatuak bear dira denengana iritxi dedin bere influentzia, askoek ez baidaukate beraren balio-konzientzirik.

Ta eskola ofizialak diralako diru-laguntza lukete noski.

Eskola ofizialak salba lezakete bere bizia, beste eskola erdi-ofizialak eta partikularrak ez daukate influentzi benetakorik euskera erdal-girotik salbatzeko.

Euskal lurrean euskerari erderaren eskubide berdiñak ezagutu bear zaizkio beintzat.